Skolaeren inguruan - Coeducación
Skolae Programa: Zer da eta zertan datza?
Hezkidetzaren kulturarantz...
SKOLAEk hezkidetza-ibilbide bat definitzen du, hezkuntza-prozesu osoan zehar edukien eta norberaren eta taldekako ikaskuntza-esperientzien progresio eredua zehazten duena. Irakasleen prestakuntza ez ezik, zentroko hezkidetza-kultura osatzen duten alderdi guztietan ere eragiten du.
" "Ikasleek hezkuntza-etapa guztietan ikas dezatela beren bizitza-proiektua aukeratzeko aukera ematen dieten gaitasunak garatzen, askatasunetik eta aukera aniztasunetik, genero baldintzarik gabe, desberdintasunak identifikatzen, haien aurka borrokatzen eta beren kulturaren esparrua, erlijioa, klase soziala, sexu-orientazio eta identitatea, egoera funtzionala, etab berdintasunerako eskubidea gauzatzen ikasiz.”
SKOLAE zifretan
SKOLAEk 2017-18 ikasturtean hasten du bere pilotu fasea etapa ezberdinetako 16 hezkuntza-zentrorekin. Harrezkero, sare publikoko zein diruz lagundutako sareko zentroak txertatzen joan dira pixkanaka, etapa guztietan (0-3 zentroak, Haur eta Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Bereziko zentroak, DBH eta Lanbide Heziketako institutuak) gaur egun guztira 283 hezkuntza-zentro arte.
Berdintasuna hezkuntza sisteman txertatzeko
skolae taldea
Hezkuntza Departamentuko Berdintasun ataletik formazio prozesua eta ikastetxeei aholkularitza eskeintzen du.
ZUZENDARITZAK ETA TALDE SUSTATZAILEAK
ZUZENDARITZAK ETA TALDE SUSTATZAILEAK
Ezinbestekoak hezkidetza kultura sustatu eta bermatzeko.
irakasleak eta ikasleak
Geletan aldaketa aurrera eramateko protagonistak.
hezkuntza komunitatea
Familiak, Irakasleak ez diren Langileak eta Komunitatearen Kanpo eragileak eraldaketaren ibilbidea ere osatzen dute.
SKOLAE,NOLA IKASI
BERDINTASUNEAN BIZITZEA
BERDINTASUNEAN BIZITZEA