Formazio ibilbidea - Coeducación
Prestakuntza ibilbidea
Ikastaro edo modulu zehatz batetik harago, SKOLAEk derrigorrezko prestakuntza- eta akonpainamendu-ibilbidea proposatzen du, irakasleen banakako zein taldekako prestakuntzari eragiten diona, hezkidetza hori ikasgelan ez ezik, zentroko bizitzan ere bermatzeko.
Ibilbide hori hasten duten ikastetxe guztiek talde sustatzaile bat dute, hezkidetzako koordinatzaile batek, zuzendaritza-taldeko pertsona batek eta hainbat ziklo edo sailetako irakasleek osatua. Koordinatzaileak ikasturtean zehar egiten diren sare-saioetan parte hartzen du. Hezkidetza Bulegoko talde teknikoak saio horiek dinamizatzen ditu, informazioa emateko, jardunbide egokiak partekatzeko espazioak sortzeko, koordinatzaileentzako prestakuntza espezifikoa eskaintzeko eta, horrela, sarea sortzeko.
Programaren faseak
-
1
Hasiera eta sentsibilizazioa1Hasiera eta sentsibilizazioa
Klaustroa hezkidetzarengana gerturatzen da berdintasun ezaren aurreko analisia eginez eta oinarrizko kontzeptuen inguruan hausnartuz. Gainera, ikasleekin praktikan jartzeko baliabide didaktiko hezkidetzaileak ezagutzen ditu. Bestetik, Talde Sustatzailearen partaideak prestakuntza zehatza jasotzen dute ikastetxeko diagnostikoa egin ahal izateko. Ondorioz, hurrengo faseetan garatuko den Hezkidetza Nortasun Plana diseinatzen da.
-
2
Partekatu eta garatu2Partekatu eta garatu
Irakasleek prestakuntzarekin jarraitzen dute eta haien ikastetxeetan antolatutako lan taldeen bitartez, talde hausnarketan eta praktiken partekatzean murgiltzen dira. Talde Sustatzaileak Hezkidetza Nortasun Plana ezagutzera ematen du eta Lan Taldeak koordinatzen ditu eta martxan jartzen ditu.
-
3
Hezkidetza programazioaren ardatz3Hezkidetza programazioaren ardatz
Irakalseak, hezkidetza praktikaren auto-behaketa egin eta gero, programazio kurrikularretan murgiltzen dira, egin beharreko aldaketak egiten dituzte ikasketa prozesua hezkidetzailea izan dadin. Gainera, Talde Sustatzailea Hezkidetza Nortasun Planaren dinamizazioarekin jarraitzen du.
-
4
Finkatzea eta ebaluazioa4Finkatzea eta ebaluazioa
Prozesua Lan Taldeen eraketarekin amaitzen da. Hauen xedea hezkidetza praktikak finkatzea eta ebaluatzea da. Prozesuaren ondorioetatik, Talde Sustatzaileak, eraldaketarekin aurrera egiteko, hurrengo Hezkidetza Nortasun Plana sortuko du.