Journal Content Display

2024ko egutegiak

2024/01/14

Joan den ikasturtean bezala, zuen ikasgeletan erabiltzeko egutegi bat jarri dugu zuen eskura. Urteko hilabete bakoitza hezkidetzarekin lotutako kontzeptu bati lotuta dator, gelan elkarrizketarako eta entzuteko denbora eta espazioa ezartzeko helburuarekin.

Era berean, Gabonetako oporren ondoren, zentro bakoitzean ale fisikoak jasoko dituzue, zuen ikastetxeetako eremu komunetako edozeinetan jarri ahal izateko. Zuen eskura daude materialen eta giden atalean.