Journal Content Display

II. SKOLAGUN 23/24 jardunaldiak

2024/04/30

 

Joan den apirilaren 24an eta 25ean bigarren SKOLAGUN jardunaldiak egin ziren: Sexu Hezkuntza, gure konpromezua tratu onekin. 
Batuko zara?

Hilaren 24an eta 25ean, ikasleentzako tailerrak eman ziren bi programa horiek garatzen dituzten hainbat ikastetxetan. Tailerrak Nafarroako Osasun Publikoko Institutuko (ISPLN) hezitzaileek eta hezkuntzaren arloko beste profesional batzuek egin zituzten, hala nola Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Taldeak (EAIA) eta SEI elkarteak.

Arratsaldean, jardunaldiak irakasleei eta familiei zuzenduta egon ziren, eta hiru hitzaldi eman zituzten, euskaraz 24an eta gaztelaniaz 25ean, gai nagusi berarekin. Laster jarriko ditugu zuen eskura bi saioen grabazioak. Bitartean, jardunaldien laburpen-muntaia hau utziko dizuegu, parte hartu duten guztiei eskerrak emateko. Ikus laburpen bideoa hemen