Journal Content Display

Sexu-hezkuntzari buruzko solasaldi pedagogikoa

2024/04/23

Joan den apirilaren 19an, ostirala, SKOLAE taldeko bi aholkularik dinamizatutako bi solasaldi pedagogiko egin ziren Hermanas Uriz Pi ikastetxean. Ekimen hori ikastetxeko koordinatzailearengandik sortu zen, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek parte hartu zuten solasaldi horiek egiteko aholkularitza eskatu zigun.Saioetan zehar testu komun bat landu zen, aldez aurretik irakasleei aurkeztua, eta, gainera, ikasgeletan erabiltzeko baliabide bibliografikoak aurkeztu ziren.