Journal Content Display

Sexu-hezkuntzarako tresnei buruzko ikastaro irekia

2025/09/26

IKASGELAKO SEXU-HEZKUNTZARAKO TRESNAK.

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA. 1. HIRUHILEKOA. 2025/2026  54547  Kodea

 

Hezkuntza Saileko Hezkidetza Bulegotik animatzen zaituztegu ikasgeletako sexu-hezkuntzari buruzko prestakuntza interesgarri honetan izena ematera.

Prestakuntza hori Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat da, eta 12 orduko iraupena izango du; horietatik 9 ordu Iruñeko ILZn izango dira, eta hiru, lan pertsonalerako.

Matrikula egiteko epea urriaren 12ra arte egongo da zabalik, eta  formakuntzan landu beharreko edukiak honako hauek dira:

  • Giza egitate sexuala. Sexualitatearen dimentsioak.

  • Sexualitate ebolutiboa. Haurren sexualitatearen ezaugarriak.

  • Gizarte-testuinguruak. Erredukzionismoak.

  • Sexualitatearekiko jarrerak.

  • Ikasgelan sexualitatearekin lotutako egoerei heltzeko jarrerak.

  • Sexu-hezkuntza. Tresnak eta trebetasunak.

  • Sexualitateari buruzko hizkuntza.