Sexu-hezkuntzarako tresnei buruzko ikastaro irekia - Coeducación
Sexu-hezkuntzarako tresnei buruzko ikastaro irekia
2025/09/26
IKASGELAKO SEXU-HEZKUNTZARAKO TRESNAK.
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA. 1. HIRUHILEKOA. 2025/2026 54547 Kodea
Hezkuntza Saileko Hezkidetza Bulegotik animatzen zaituztegu ikasgeletako sexu-hezkuntzari buruzko prestakuntza interesgarri honetan izena ematera.
Prestakuntza hori Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat da, eta 12 orduko iraupena izango du; horietatik 9 ordu Iruñeko ILZn izango dira, eta hiru, lan pertsonalerako.
Matrikula egiteko epea urriaren 12ra arte egongo da zabalik, eta formakuntzan landu beharreko edukiak honako hauek dira:
-
Giza egitate sexuala. Sexualitatearen dimentsioak.
-
Sexualitate ebolutiboa. Haurren sexualitatearen ezaugarriak.
-
Gizarte-testuinguruak. Erredukzionismoak.
-
Sexualitatearekiko jarrerak.
-
Ikasgelan sexualitatearekin lotutako egoerei heltzeko jarrerak.
-
Sexu-hezkuntza. Tresnak eta trebetasunak.
-
Sexualitateari buruzko hizkuntza.