Journal Content Display

Hezkuntzak Nafarroako Hezkidetza Plan berria ezartzen duen foru agindua onetsi du

2025/01/20

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Hezkidetza Plan berria ezartzen duen foru agindua onetsi du. Plan horren helburua mota guztietako indarkeria sexistak prebenituko dituen eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ezabatuko dituen eskola eredu bat finkatzea da. Plana gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta lan-prozesu luze bati amaiera eman dio. Jendaurrean erakusteko prozesuan jasotako ekarpenak jaso ditu, eta, plana definitzeko, hezkidetzako prestakuntza-prozesuan lan egiten duten 70 tutore baino gehiagoren laguntza izan du.