Breadcrumb

BERDINTASUNEZ ELKARREKIN BIZITZEA

Virgen de Gracia Ikastetxe Publikoa (Cárcar)

Urteak dira gure ikastetxeak, "Bakea eta Elkartasuna" GKEarekin batera, Eskola Solidarioak programaren barruan lan egiten duela, Herritartasun Globalaren aldeko Hezkuntza Eraldatzailea gure ikastetxeko proiektuan integratuz. Ibilbide horretan zehar, gure ikasleak giza garapeneko eredu justu eta iraunkor bat eraikitzeko konpromiso aktiboa har dezaten lan egin dugu. Aurten Bolivia izan da gure ardatz nagusia eta, horregatik, ikasturte osoan zehar proiektu hau landu dugu Bartolinekin elkarlanean. Bartolina Sisa, Latinoamerikako XVIII. mendeko borroka antikolonialetako emakumerik enblematikoenetako bat den aymara heroiaren omenez "Bartolinak" izenez ezagunak, Boliviako emakumeen mugimendurik garrantzitsuena dira gaur egun, eta Boliviako mugen barruan zein kanpoan dago haien ordezkaritza. Gure proiektuaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.