AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA - Coeducación
AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
2025/11/24
Liz Choque Flores , LH dualeko praktiketako ikaslea SKOLAEn
Hezkuntzak berebiziko garrantzia du gizarteari begira, Malala Yousafzaik esan zuen bezala, “hezkuntza pobreziaren, indarkeriaren eta gorrotoaren aurkako arma bat da”.
SKOLAEk ikastetxeetan irakasleekin lan egiten du hezkidetza sortzeko, mota guztietako indarkeria sexistak prebenitzeko eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak desagerrarazteko, errespetuan eta tratu onean oinarritutako bizikidetza demokratikoa lortzeko, ezinbestekoak baitira hezkuntza-kalitate inklusiboa eta intersekzionala lortzeko.
Hezkidetza Planean (120/2024 Foru Agindua) islatutako printzipio horiek, eta azaroaren 25a dela eta, bereziki azpimarratu nahi dugu Hezkidetza Planaren 7. helburua, Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria guztien prebentzioa. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu emakumeen eta nesken aurkako indarkeria egikaritzeko mekanismoen aniztasuna identifikatzea eta indarkeria desagerrarazteko baliabideak eta tresnak ezagutzea. Gure aurreiritziak, genero-joerak eta estereotipoak deseraikitzea, ikasleak berdintasun-printzipio horien arabera hezi ahal izateko.
Funtsezko tresna da indarkeriarik gabe gatazkak konpontzen ikastea eta irakastea. Hau da, aniztasuna kontuan hartuta, emakumeen eskubide- eta aukera-berdintasuna errespetatuz. Garrantzitsua da kolektibo kalteberei arreta berezia ematea, hala nola genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabei eta desgaitasuna duten ikasleei.
SKOLAEk genero-indarkeriaren prebentziorako lan egiten du. Egun hauetan ikasgelan lan egiteko bi material sortu dira.
Alde batetik, QUIZ hau (gaztelaniaz), ikasleak modu interaktiboan sentsibilizatuz aurreiritziei buruzko hainbat bulo lantzen dituena, DBHko eta Lanbide Heziketako irakaslee eta ikasleentzat.
Bestalde, Hizkuntza inklusiboko ez sexista koadernotxo (gaztelania) hau inprimatu eta ikasgelelan landu daiteke. Hizkuntza inklusibo ez sexitari buruzko azalpena, ikasitako kontzeptuak barneratu ahal izateko jarduerak eta, azkenik, ondorio propioak adierazteko orri bat biltzen ditu, DBHko eta Lanbide Heziketako irakasleei eta ikasleentzat.