Breadcrumb

Responsive Image

Prestakuntza ibilbidea

Prestakuntza-prozesuaren bidez, irakasleak hezkidetzan adituak bihurtzen dira. Ikuspegia aldatzea eskatzen duen prozesua da, ikasgelan irakaskuntza-praktika eraldatzeko ezagutzak, analisi-elementuak eta baliabideak edukitzea eta irakasleek zentroan dituzten beste funtzio batzuk garatzea.

Ikastaro edo modulu zehatz batetik harago, SKOLAEk derrigorrezko prestakuntza- eta akonpainamendu-ibilbidea proposatzen du, irakasleen banakako zein taldekako prestakuntzari eragiten diona, hezkidetza hori ikasgelan ez ezik, zentroko bizitzan ere bermatzeko.

Hezkuntza Saileko Hezkidetza Bulegoko talde teknikoak diseinatu eta kudeatuko du prestakuntza-prozesu hori. Prestakuntza mintegi teoriko-praktikoen bidez egiten da, eta online tutore-talde bat du horretarako. Profesional horiek, batez ere irakasleak, prestakuntza espezifikoa dute, eta irakasleei beren prestakuntza-ibilbidean laguntzeko eta gidatzeko gaitasuna ematen diete. Gainera, ikastetxeko talde-prestakuntzan aholkularitza eta laguntza ematen du talde teknikoak.

Ibilbide hori hasten duten ikastetxe guztiek talde sustatzaile bat dute, hezkidetzako koordinatzaile batek, zuzendaritza-taldeko pertsona batek eta hainbat ziklo edo sailetako irakasleek osatua. Koordinatzaileak ikasturtean zehar egiten diren sare-saioetan parte hartzen du. Hezkidetza Bulegoko talde teknikoak saio horiek dinamizatzen ditu, informazioa emateko, jardunbide egokiak partekatzeko espazioak sortzeko, koordinatzaileentzako prestakuntza espezifikoa eskaintzeko eta, horrela, sarea sortzeko.
 

Programaren faseak

Programaren faseak

Klaustroa hezkidetzarengana gerturatzen da berdintasun ezaren aurreko analisia eginez eta oinarrizko kontzeptuen inguruan hausnartuz. Gainera, ikasleekin praktikan jartzeko baliabide didaktiko hezkidetzaileak ezagutzen ditu. Bestetik, Talde Sustatzailearen partaideak prestakuntza zehatza jasotzen dute ikastetxeko diagnostikoa egin ahal izateko. Ondorioz, hurrengo faseetan garatuko den Hezkidetza Nortasun Plana diseinatzen da. 

Irakasleek prestakuntzarekin jarraitzen dute eta haien ikastetxeetan antolatutako lan taldeen bitartez, talde hausnarketan eta praktiken partekatzean murgiltzen dira. Talde Sustatzaileak Hezkidetza Nortasun Plana ezagutzera ematen du eta Lan Taldeak koordinatzen ditu eta martxan jartzen ditu. 

Irakalseak, hezkidetza praktikaren auto-behaketa egin eta gero, programazio kurrikularretan murgiltzen dira, egin beharreko aldaketak egiten dituzte ikasketa prozesua hezkidetzailea izan dadin. Gainera, Talde Sustatzailea Hezkidetza Nortasun Planaren dinamizazioarekin jarraitzen du. 

Prozesua Lan Taldeen eraketarekin amaitzen da. Hauen xedea hezkidetza praktikak finkatzea eta ebaluatzea da. Prozesuaren ondorioetatik, Talde Sustatzaileak, eraldaketarekin aurrera egiteko, hurrengo Hezkidetza Nortasun Plana sortuko du.