Breadcrumb

Berdintasun Komandoa IES Huarte BHI

IES Huarte BHI

Berdintasun Komandoa

Berdintasun Komando honek suposatzen duena deskribatzeko modurik onena protagonistei entzutea da:

"Talde honek patriarkatuak eta, zehazkiago, matxismoak nire eguneroko bizitzan nola eragiten didan hausnartzeko balio dit. Taldean gure esperientziak eta iritziak partekatzeak aukera ematen dit jabetzeko ez zaidala niri bakarrik gertatzen, eta, gainera, pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen dit. "

"Taldearen helburuetako bat ikastetxean berdintasunerako talde eragilea izatea da, hausnarketarako eta eztabaidarako jarduerak, dinamikak eta espazioak sustatuz. Feminismoak gizon eta emakumeen bizitzan duen garrantziaz banaka eta taldeka jabetzeaz gain, efemeride desberdinentzako jarduerak antolatzen ditugu ikasturtean zehar, hala nola azaroaren 25a eta indarkeria matxista, otsailaren 14a eta maitasun erromantikoaren mitoak edo martxoaren 8a eta borroka feminista "